ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA? Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea.

2003/09/22

IZAN ZIRELAKO GARA


2003. urteko EUSKAL JAIAN era berezian parte hartu nahi izan genuen. Herritarren parte hartzea bultzatu, Euskal Jai ibilaldiari ekarpen berri eta originala egin, Euskal Herriko estandarte berriak erakutsi eta bide batez, HERRI BAT GARELA azaldu lau haizetara: IZAN ZIRELAKO GARA. Guztiz gure helburuak lortzerik izan genuela esan genezake.

2003/02/01

Lekaio Kultur Elkartea


ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA?
Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea.


ZEIN DIRA GURE TALDEAREN HELBURUAK?
Gure herrian euskara eta euskal kulturaren indartze eta zabaltzea
Gizartearen parte hartzea sustatzea
Gure herriaren harremanak beste herri batzuekin indartzea eta errealitate desberdinen ezagutza.