Hizlaria: BEÑI AGIRRE.
Gaia: 2012an 500 urte beteko dira Gaztelarrek Nafarroako lurraldea borroka luzeen ondoren konkistatu zutela. Hitzaldia laguntzeko Nabarraldek eginiko bideoa ikusteko aukera izan genuen.
LEKAIO kultur elkarteak 2009an buruhandi berriak egiteari ekin zion. Gure asmoa, buruhandi konpartsa herriarekin lotura izatea zen, eta hainbat aukera aztertu ondoren, DESKARGAKO BANDOLEROAK egitera animatu ginen. Panpin berriak oso erakargarria dira, egilea Mikel Ibarzabal izan dugu, taldekide eta laguna. Buruhandi berriak egiteaz aparte gaia ondo landu zen, azterketa historikoa egin, teknikariekin elkarrizketak izan genituen, tartean Urretxuko artxiberoarekin Koldo Argandoña, Zumalakerrigo museoko zuzendariarekin Mikel Alberdi, eta David Zapirain idazlearekin, "bandoleros vascos" idatzi zuena. Guztiek informazioa eskaintzaz gain oso lagungarriak izan ziren gure proiektuan.
Buruhandi berriak egitearekin batera herriko histori zati bat aurkeztu nahi genien gure herritarrei, eta batez ere gaztetxoei, horretarako bi ekimen berezi antolatu genitun.
- David Zapirainen hitzaldia
- Buruhandi berrien "deskargako bandoleroak", aurkezpena ekitaldi berezi bat antolatuaz. Ekitaldi honetan herriko hainbat talde eta norbanako parte hartu zuten, musika jotzen, antzezlanean, bertsotan, kantuz, irakurgaiak egiten, argazkiak eskaintzen,...
Mila esker, proiektu honetan parte hartu duten herritar guztiei.
Dagoeneko buruhandi berriak hor daude prest, kalera irten eta gaztetxoen eta helduen ikara sortzeko.

Datorren ekainaren 7an ibilaldi kultural bat egingo dugu Baxenafarroa eta Lapurdi ezagutuz. Ifarraldean agian ezezagun zaizkigun guneak ezagutzeko
proposamena egin nahi dugu.
Lehenik eta behin Uztaritzera joango gara Euskal Kultur Erakundearen egoitza den Lota jauregira. Bertan lehen indarrak hartzeko hamarretakoa egingo dugu.
Datorren maiatzaren 18an (igandea), mendi martxa batera
ko deia luzatzen dizuegu:

Josu Zabalak 'Hertzainak' taldean sorrera eta gorabehera guztiak gertutik bizi izan zituen. Orduan ezagun egin zen baina geldirik egon ez den mutila dela garbi dago. Aspaldian Josuk beste hainbat proiektu musikaletan ere hartu du parte (Zazpi Eskale, Gu ta gutarrak ).

