Nabarraldek antolatuta, Noainen 1512an gertatutako borrokaldia gogora arazteko "memoria eskutik eskura" lelopean, Noaindik Iruñara martxa antolatu zuten. Tarteka oroimen horrekin bat egiten zuten talde, erakunde eta norbanakoak (tartean LEKAIO kultur elkartea), eskutik eskura borrokaldi hura sinbolizatzen duen makila pasatzen zuten. Lekaio kultur elkarteko estandarteak ere, herriko dultzaineroen laguntzarekin batera Iruñako sarreratik amaiera arte lagundu genuen ibilaldia.