ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA? Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea.

2012/11/11


BARRURA
BEGIRATZEKO
LEIHOAK

5 euskal presori buruzko dokumentala.

Orain arte ikusi gabeko pelikulari buruz esandakoaren gainetik, pelikulak berak hitz egiteko aukera heldu da...

ESTRENALDIA URRETXU
Azaroak 30 de Noviembre (ostirala)
a las 22:00etan
Labeaga Aretoa (Urretxu)





SARRERA / ENTRADA:   4 €
Egunean bertan Labeaga Aretoan (21:30etatik aurrera)
El mismo día en Labega Aretoa (a partir de las 21:30)

ANTOLATZAILEA / ORGANIZADOR:
LEKAIO Kultur Elkartea




2012/09/16

"Itsasoaren alaba" dokumentala Urretxun.

“Itsasoaren Alaba, oinarrian, nire behar sakon baten adierazpena zen. Alaba batek aitaren bila egindako bidaia, ahanzturaren aurkako ariketa. Mikel, hildakoen zerrendatik atera eta pertsona konkretu izateko nahia.

Aitzitik, dokumentala zabaltzeko erak, herriz herri eta auzoz auzo eramateak, Mikeli egindako bigarren omenaldi bihurtu du; iraultza txikiekiko begirunearen adierazpena; sentimen eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, herriak konpartitutako samin eta negarra. Borrokan jarraitzeko indarra.

Mikelek herriaren alde egin zuen lan, esparru eta momentu ezberdinetan. Horregatik, zentzuzkoa da dokumental hau, bere gorpua bezala, herriari eskaintzea. Baina Mikelek, egiten zuen gauza bakoitzari iraultza txikien kutxua ematen zion.

Dokumental honek iraultza txiki bat, hausnarketa bat zabaldu nahi dizu: historia bat, samin eta irribarre bat, bizipen bat…”

Haize Goikoetxea Ugarte

Urretxuko jaiak 2010