2003. urteko EUSKAL JAIAN era berezian parte hartu nahi izan genuen. Herritarren parte hartzea bultzatu, Euskal Jai ibilaldiari ekarpen berri eta originala egin, Euskal Herriko estandarte berriak erakutsi eta bide batez, HERRI BAT GARELA azaldu lau haizetara: IZAN ZIRELAKO GARA. Guztiz gure helburuak lortzerik izan genuela esan genezake.